XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

La Pazeko aireportuari izena eman dion hiri honek berrehun mila biztanle ditu, aymarak guztiak; lau mila metroko goratasunean bizi dira, hotza handia da urte guztian zehar, udan ezin ezik: urtean ordu gutxitan jotzen badu ere, eguzki-galdatan egoten dira egun horietan.

Doi-doi egin zituen autobusak udaletxearen eta aireportuaren arteko kilometroak, oso gutxi, eta zaleren bat aurrean eramango ote zuen beldurrez ginen, jendea itsatsi egiten zen, nolabait esan, autobusera, eta haietako batzuk autobus sabaira igotzen saiatu ere egin ziren.

Halatan, jendearen laudorien eta calahuallen bedeinkapenaren artean abiatu ginen Boliviatik Brasil aldera.

Recifeko hotelera iritsi bezain laster, lapurreta bitxia egin zuten lehen aipatu ditudan bi jokalari horien geletan.

Ez zuten baliozko gauza askorik eraman, baina bi jokalarien jantzi batzuk falta ziren.

Haiekin egingo zuten itxuraz macumba.

Sei eta huts galdu genuen partidua, taldea leloturik ibili zen lehen zati osoan zehar, utileroa eskaileretan lokartu zen, atsedenean izerditan hasi ziren arte astun sentitu zirela esaten zuten jokalariek, eta Etcheverry lesionatu egin zen eta hilabete batzuk igaro arte ez zuen lehengo mailan aritzea lortu.

Urte hartako azaroan, Txileko Colo-Coloko jokalaria zelarik, larri lesionatu zen berriro.

Macumba brasildarraren gaia horren gogorra izan zen non jokalariak berak hasi baitziren kezkatzen.

Guayaquilera, Estatu Batuetako mundu lehiaketarako sailkapena jokoan zegoen partidua jokatzera, bidaiatu aurretik, selekzioko mediku Miguel Zaidunik bere burua eskaini zuen ene laguntzaile Antonio Lópezi sazerdotisa aymara bati egin beharreko ikustaldian laguntzeko.